Maria Baers
Maria Gabriella Baers (Anberes, 1883ko irailaren 20a - Brusela, 1959ko abenduaren 30a) belgikar politikaria eta feminismo kristauaren ekintzailerik handienetako bat izan zen. Hasieran gizarte-langilea zen, baina laster arlo sindikalean konprometitu zen eta senatari eta nazioarteko hainbat erakundetako kide izatera iritsi zen. ''Kristelijke Arbeiders Vrouwenbeweging'' (KAV, Kristau Emakume Langileen Mugimendua) sortzaileetako bat izan zen.Bizitza osoa lanean eman zuen emakumeen lan-baldintzak hobetzeko, bai eta ikasteko eta osasun eta higiene zerbitzuez baliatzeko aukera izan zezaten ere. Horrez gain, etxeko zaintza lanaren balio ekonomikoa aitortzea aldarrikatu zuen. Wikipediatik informazioa lortu