Aristide Briand

Aristide Briand (Nantes, 1862ko martxoaren 28a - Paris, 1932ko martxoaren 7a) frantses politikaria izan zen. Frantziako Alderdi Sozialistaren idazkari orokorra izan zen (1901). Hogei aldiz izan zen ministro. Bakearen Nobel saria eman zitzaion 1926an.

Bakearen aldeko hitzaldi eta idatzi asko egin zituen, eta Europako batasun ekonomikoaren alde hitz egin zuen. Bigarren Gerraren ondoren bere ideietako batzuk etorkizuneko Europar Batasunerako hartu ziren.

Bakearen Nobel saria idatzi baino hilabete batzuk lehenago, zera idatzi zuen bakearen alde:
"Jaun-andreok: Alemania eta Frantziarentzat, bakea, historia zikintzen duen topatze mingarri eta odoltsuei amaiera ematea da(...). Ez gerra gehiagorik, ez zatituko gaituen irtenbide bortitz gehiagorik (...)! Magistratuaren aurrean arazoak argitzen dituzten pertsonen moduan, guk ere gure arteko ezberdintasunak bide baketsutik konponduko ditugu. Atzera fusilak, metrailetak, kanoiak! Utzi lekua adiskidetasunari, arbitrajeari, bakerari!"

Aristide Briand, Frantziako Kanpo Arazoetarako ministroa, 1926ko irailaren 10a.
Wikipediatik informazioa lortu
Erakusten 1 - 6 emaitzak -- 6 bilaketa honetara 'Briand, Aristide', Bilaketaren denbora: 0,01s Refine Results1
  1. 1
  2. 2
    Archief Marthe Van de Meulebroeke
    Bidez Briand, Aristide
    Date 1932
  3. 3
  4. 4
  5. 5
  6. 6