André Delvaux

André Delvaux (Lovaina, 1926ko martxoaren 21a - Valentzia, 2002ko urriaren 4a) belgikar zinema-zuzendaria izan zen.

Zuzenbidea, germaniar filologia eta pianoko ikasketak egin zituen, eta bere lehen film luzea, ''Gizon kaskamotza'', ia berrogei urte zituela zuzendu zuen. Hizkuntzalaritza eta musika izan ziren bere zinemaren oinarri nagusiak. Flandestar literaturako eskolak eman zituen, eta arte zinematografikoko irakasle izan zen, Belgikako Zinema Eskolan. Estetikako saiakera-idazle nabarmena zen, gainera; irudiari eta hotsari buruzko bere teorien froga praktiko gisa egin zituen film batzuk. 1960tik 1966ra bitartean, kultura-programak egin zituen telebistarako, Jean Renoir eta Federico Fellini zinemagileei buruzko sailak, besteak beste. Baina ''Gizon kaskamotza'' filmarekin egin zuen zinemarako jauzia. 1960ko hamarraldiko film berezienetako bat da, Johan Daisne abangoardiako idazlearen obraren egokitzapena. Filmak izan zuen arrakastari esker, ''Gau bat, tren bat'' egin zuen gero, eta harrezkero, europar zinemagile nagusietako bat bihurtu zen. Debutaz gero, nazioarteko kritikaren onespena izan zuen beti. Bere estilo narratibo soilak eta filmei darien errealismo magikoak guztiz xarmatu zituen europar zinemagileak. Oso zorrotza zen bere proposamenetan, denbora-tarte luzeak igarotzen zituen proiektu bat bukatu eta beste bati ekin baino lehen, eta horregatik hamabi bat film besterik ez zituen egin, zuzendari gisa egindako hogeita hamabost urtean. Lan nagusiak: ''Gizon kaskamotza'' (1965), ''Gau bat, tren bat'' (1968), ''Hitzordua Brayn'' (1971), ''Belle'' (1973), ''Eme erdi zakur erdi otso'' (1978), ''Woody Alleni, Europatik, maitasunez'' (1980), ''Benvenuta'' (1983), ''Babel Opera'' (1985). Wikipediatik informazioa lortu
Erakusten 1 - 3 emaitzak -- 3 bilaketa honetara 'Delvaux, André', Bilaketaren denbora: 0,01s Refine Results1
  1. 1
    Film (zwart-wit) gemaakt ter gelegenheid van het 75-jarig bestaan van de BSP. De film begint met een historisch luik waarin de ...

    Deskribapen osoa


    Bidez Brismée, Jean, Bettendorf, André, Sentroul, Bob, Delvaux, André, Souffriau, Arsène, Rawoe, Ange, Emile Vandervelde Instituut
    Date 1960
    Testu osoa
  2. 2
    Propagandafilm (zwart-wit) voor het Openbaar Onderwijs. De film is opgebouwd rond de commentaartekst, de beelden zijn illustratief. Er wordt gewezen op de ...

    Deskribapen osoa


    Bidez Brismée, Jean, Danhieux, Frans, Delvaux, André, Delvaux, André, Cinematografische Dienst van het Ministerie van Openbaar Onderwijs
    Date 1958
    Testu osoa
  3. 3
    Promotiefilm over Prévoyance Sociale (Sociale Voorzorg). De verschillende sociale verwezenlijkingen van de verzekeringsmaatschappij worden in de verf gezet, onder meer ...

    Deskribapen osoa


    Bidez Institut Emile Vandervelde, Brismée, Jean, Delvaux, André, Bettendorf, André, Solau, Georges, Petry, Irene, Rawoe, Ange
    Date 1957
    Testu osoa