Milton Glaser
Milton Glaser (New York, 1926ko ekainaren 26a - ''ibidem'' 2020ko ekainaren 26a) estatubatuar diseinatzaile grafikoa izan zen.Bere gurasoak hungariar juduak ziren. 1954an Push Pin Studiosko sortzaileetako bat izan zen. Glaser bi zuzendarietako bat izan zen hogei urtez. 1974an ''Glaser Inc'' sortu zuen eta 1983an ''WBMG''.
Bere ibilbidean Glaserrek 400 poster baino gehiago diseinatu ditu. Diseinu ikonikoen egilea izan zen: I Love New York, Bob Dylanen poster psikodelikoa, DC Comics, Stony Brook Universitatea, eta Brooklyn Brewery. Wikipediatik informazioa lortu