Gabriel Hanotaux
Albert Auguste Gabriel Hanotaux (Beaurevoir, 1853ko azaroaren 19a – Paris, 1944ko apirilaren 11) frantziar diplomazialari, politikari eta historialaria izan zen.École nationale des chartesen ikasi zuen eta funtzionario karrera egin zuen, 1879tik diplomatiko gisa. 1886an diputatu hautatu zuten, eta 1889an berriro hautatu ez zutenez, karrera diplomatikora itzuli zen. 1894an Charles Dupuyk Kanpo Arazoetako ministro izendatu zuen. Frantzia Errusiara hurbildu zen eta 1898ko uztailean Fashodako gatazka kudeatu behar izan zuen. Gertakari horrek areagotu egin zion Ingalaterrarekiko mesfidantza, bere lanetan islatu zuena. 1897an Frantses Akademiako kide hautatu zuten. Frantziako ordezkaria ere izan zen Nazioen Ligan. Wikipediatik informazioa lortu