Roy Harris Jenkins, Jenkins Hillheadeko baroia, (Abersycham, Monmouthshire, Gales, - Oxfordshire, Ingalaterra, ) britainiar politikaria izan zen. Diputatu laborista 1948tik aurrera eta ''Fabian Society''ko lehendakaria izan zen; Europako Kontseiluaren eraketan Britainia Handiko ordezkari izan zelarik, buruzagi europazale bilakatu zen. Barne-arazoetako ministro eta Exchequerko kantzilerra izan zen. 1967-68ko ekonomia-krisiari aurre egiteko neurriak hartu zituen. Alderdi laboristako buruzagi izendatu zuten (1970-72). Barne-arazoetako ministro izan zen berriro 1974-76 urteetan eta EEEko batzordeburua 1977an. Biografia politiko garrantzitsuak idatzi zituen Attleeri, Balfourri eta Asquithi buruzkoak.
Wikipediatik informazioa lortu