Mao Zedong

Mao Zedong (; Shaoshan, Hunan, 1893ko abenduaren 26a - Beijing, 1976ko irailaren 9a) politikari, estatu gizon eta poeta txinatar bat izan zen. 1921ean Txinako Alderdi Komunistaren sortzaileetako bat izan zen. Nekazariak erreboltatu eta Hunan probintzian matxinatzen saiatu zen, baina porrot egin zuen. Pixkanaka bere irizpideak alderdian ezarri zituen, eta 1935ean mugimendu komunistako buru izatera iritsi zen. 1949an, gerra zibil luze baten ondoren, Txinako Herri Errepublika aldarrikatu zuen.

Txinako Alderdi Komunistaren Politburoko presidente izan zen 1943tik eta Komite Zentraleko presidente 1945etik hil zen arte. Lidergo horren pean, Alderdi Komunistak herrialdea gobernatu zuen, Gerra Zibila irabazi ondoren, 1949an Txinako Herri Errepublika sortu zuen arte.

Maok marxismo-leninismoaren adar esanguratsu bat garatu zuen, maoismo izenaz ezagutzen dena, estalinismoaren ideologia politikoaren gisakoa. Boterean jardun zen hamarkadetan, nekazaritza kolektibizatu zuen Aurrerako Jauzi Handia plangintza sozioekonomikoaren bitartez. Sobietar Batasunarekiko aliantza bat sortu zuen, geroago hautsi zuena. Geroago, 1960ko hamarkadan, Iraultza Kulturala bultzatu zuen.

Maori aitortzen zaio Txina bateratu, baketsu eta atzerriko menderakuntzarik gabeko baten sorrera, Lehen Opioaren Gerraz geroztik lehen aldiz; aldi berean, kritikatu izan zaio 1958–1961eko goseteagatik eta Iraultza Kulturalak ekarri zuen indarkeriagatik. Wikipediatik informazioa lortu
Erakusten 1 - 20 emaitzak -- 77 bilaketa honetara 'Mao Zedong', Bilaketaren denbora: 0,02s Refine Results1
  1. 1
  2. 2

    Bidez Mao Zedong
    Date 1955-1956
  3. 3

    Bidez Mao Zedong
    Date 1955
  4. 4
    Bibliotheek Camille Huysmans
    Bidez Mao Zedong
    Date 1956
  5. 5
  6. 6
  7. 7
  8. 8
  9. 9
  10. 10
  11. 11
  12. 12
  13. 13
    Fonds Perrone
    Bidez Mao Zedong
    Date 1960
  14. 14
  15. 15
  16. 16
    Bibliotheek François Vercammen
    Bidez Mao Zedong
    Date 1971
  17. 17
  18. 18
  19. 19
    Discours prononcé le 27 février 1957 devant la 11e session élargie du Conseil suprême d'état.
    Bidez Mao Zedong
    Date 1957
  20. 20