Kate Millett (jaiotzaz Katherine Murray Millet; Saint Paul, Minnesota, 1934ko irailaren 14a - Paris, Frantzia, 2017ko irailaren 6a) estatubatuar idazle, feminista ekintzaile, zinema-zuzendari, eskultore eta filosofoa izan zen. Generoari buruzko lehen doktore-tesia egin zuen, gaur eguneko mugimendu feministaren giltzarria dena: ''Sexual Politics (''1970). Besteak beste, pertsonala dena politikoa ere badela esaten zuen, eta uko egiten zion patriarkatua eta genero-rolak giza naturaren ondorio direla onartzeari; bere aburuz, patriarkatuaren jatorria historikoa eta kulturala da, ez besterik, eta ez dago desberdintasun mental ez emozionalik emakumeen eta gizonen artean. Bestalde, familia patriarkatuaren instituzio nagusia dela baieztatzen zuen, eta maitasun erromantikoa, ostera, gizonek emakumeak esplotatzeko erabiltzen duten arma bat.
Wikipediatik informazioa lortu