Charles Wright Mills

Charles Wright Mills (Waco, Texas, 1916ko abuztuaren 28a - Nyack, New York, 1962ko martxoaren 20a) soziologo estatubatuarra izan zen.

Columbia Unibertsitateko irakasle New Yorken, Estatu Batuetako eliteen inguruan egindako hausnarketagatik da ezaguna. Gai hori bi lan hauetan garatu zituen batez ere: ''The Power Elite'' (1956) eta ''White Collar'' (1951). Garai hartan soziologian nagusi zen eta Talcott Parsons gidatzen zuen korrontearen kontra egin zuen. Korronte horren gehiegizko teorizismoa salatu zuen bere ''The Sociological Imagination'' (1961) lanean eta soziologia kritikoaren tradizioaren barruan kokatua izango da.

Gizarte irekiaren ideologia amerikarraren kontra, berak eliteak beste maila sozialekiko duten itxiduraren tesia defendatuko du. Mugikortasun formaren bat garrantzitsua bada Estatu Batuetan, hori, Millsen arabera, hiru botere esparru nagusien inguruan (politikoa, ekonomikoa eta militarra) eliteek beren artean duten zirkulazioa da. Wikipediatik informazioa lortu
Erakusten 1 - 5 emaitzak -- 5 bilaketa honetara 'Mills, Charles Wright', Bilaketaren denbora: 0,01s Refine Results1
  1. 1
    Bibliotheek François Vercammen
    Bidez Mills, Charles Wright
    Date 1963
  2. 2
  3. 3
    Archief Daniel Vanacker
    Bidez Mills, Charles Wright
    Date 1971
  4. 4
  5. 5
    Bibliotheek François Vercammen
    Bidez Mills, Charles Wright
    Date 1966