Robert Owen
Robert Owen (Newtown, Gales, 1771ko maiatzaren 14 – 1858ko azaroaren 17a) enpresaburu eta gizarte-ekintzaile bat izan zen, sozialismoaren eta kooperatiba-mugimenduaren aitzindaria izateagatik ezaguna. Gaztetan, New Lanark izeneko ehungintza-enpresa buru bihurtzen da eta bertako langileen egoera tamalgarriaz kezkaturik, hainbat erreforma egiten ditu beraien egoera hobetzeko, lan-ordutegiak arinduz eta lanpostu garbitasun eta segurtasun neurriak hobetzen. Geroago, eskola-sistema publikoaren bultzatzailea da. Bere ideia aurrerakoiak Europa osora zabaldu eta berak asmatutako "''8 ordu lanean, 8 ordu aisian, 8 ordu atsedenean''" leloa Lehen Internazionalaren eslogan bihurtzen da. Estatu Batuetan New Harmony komunitate utopikoa sortzen du, gerora porrot egingo zuena. Euren kabuz kudeatu eta jabetza pribaturik gabeko komunitateen sustatzailea ere izan zen eta horregatik kooperatiben sortzailetzat jotzen dute zenbaitek. Beste zenbaiten iritziz, kudeatzaile arrakastatsu, filantropo, paternalista eta gizarte-erreformatzaile bat besterik ez zen izan, pentsamendu nahiz teoria sakonik gabekoa.Behean New Lanarkeko biztanleei egindako txosten baten zati bat agertzen da. Bera zuzendari zen fabrikaren inguruan sortu zuten hirian, 1816an idatzi zituen honakoak:
Wikipediatik informazioa lortu