Frédéric Rossif

Frédéric Rossif (Cetinje, Montenegro, 1922ko otsailaren 16a - Paris, 1990eko apirilaren 18a) frantses zinemagilea izan zen.

Ikasketak Erroman egin zituen; 1945ean Parisera joan eta hango filmategian lan egin zuen, eta 1952an ORTFn hasi zen lanean, telebistarako programak eginez. Lehen film luzea, ''Le temps du ghetto ''(1961, ''Ghetto garaiak''), dokumental historiko erdiragarria da. ''Mourir à Madrid ''(1963, ''Madrilen hil''), Espainiako Gerra Zibileko irudiekin egindako filma da. Dokumental asko egin zituen:'' Révolution d´Octobre'' (1967, ''Urriko Iraultza''), ''Fête sauvage'' (1976, ''Festa basa''), ''Pablo Picasso'' (1980). Fikziozko film bat ere egin zuen, ''Aussi loin que l´amour'' (1971, ''Maitasuna bezain urrun''), dokumentalen mailari eutsi ez ziona. Wikipediatik informazioa lortu
Erakusten 1 - 2 emaitzak -- 2 bilaketa honetara 'Rossif, Frédéric', Bilaketaren denbora: 0,00s Refine Results1
  1. 1
  2. 2
    Bibliotheek François Vercammen
    Bidez Rossif, Frédéric, Chapsal, Madeleine
    Date 1963