Felix TimmermansFlandestar idazlea (Lier, 1886ko uztailaren 5a - Lier, 1947ko urtarrilaren 24a). Flandesko herri-literaturako eleberrigile handienetako bat izan zen. Lehen eleberrian, ''Palletier'' (1916), Brabanteko laborarien bizimodua deskribatu zuen, giro idiliko batean. Erdi Aroko kontakizunetan oinarritu zen ''Sinforosa andereño-mojaren hiru ordu ederrak'' idazteko; hura zela eta, flandestar ipuinlarien printzea deitu zioten. Pintura ere landu zuen, eta Pieter Bruegel margolariaren biografia idatzi zuen. 1935ean idatzi zuen ''Boerenpsalm'' (''Laborarien salmoa''), izadiaren eta gizadiaren omenean eginiko eleberria.
Wikipediatik informazioa lortu
Met 30 voor deze uitgave getekende vignetten door Felix Timmermans en met portrettekening van Felix Timmermans door Isidoor Opsomer Bibliotheek Camille ...