Voltairine de Cleyre

Voltairine de Cleyre (1866ko azaroaren 17a - 1912ko ekainaren 20a) anarkista estatubatuar bat izan zen. Idazle eta hizlari oparoa, kapitalismoaren, ezkontzaren eta estatuaren aurka agertu zen eta baita emakumeek beren sexualitatean eta bizitzetan erlijioaren aldetik sufritzen duten sumisioaren kontra ere. Sarritan, lehen feminista garrantzitsuetakotzat hartu izan da bere ideiengatik.

Voltairine de Cleyre Michiganen jaio zen, Leslie izeneko herri txiki batean, eta Sarniako (Ontario) komentu katoliko batean ikasi zuen. Bere aktibismoa mugimendu librepentsalarian hasi zen. Hasiera batean anarkismo indibidualistak erakarri zuen arren, De Cleyreren bilakaera mutualismoaren bidetik garatu zen. Adjektiborik gabeko anarkismoa aldarrikatu zuen, eta, beste ezeren aurretik, estaturik gabeko eta bortizkeriarik edo hertsapenik gabeko gizartea lehenetsi zuen.

De Clayre Emma Goldmanen garaikidea izan zen, zeinekin gai askotan errespetuzko desadostasun harremana izan zuen. De Cleyreren saiakera asko Voltairine de Cleyreren Lan Hautatuetan bildu ziren, 1914an Goldmanen ''Mother Earth'' aldizkariak hil ondoren argitaratuak. Wikipediatik informazioa lortu
Erakusten 1 - 3 emaitzak -- 3 bilaketa honetara 'de Cleyre, Voltairine', Bilaketaren denbora: 0,00s Refine Results1
  1. 1
    DIGITAAL TE RAADPLEGEN IN DE LEESZAAL
    Zie CD-ROM 'Anarchy is Order'
    Bidez de Cleyre, Voltairine
    Date 1932
  2. 2
    DIGITAAL TE RAADPLEGEN IN DE LEESZAAL
    Uit "Libertad existence"
    Zie CD-ROM 'Anarchy is Order'
    Bidez de Cleyre, Voltairine
  3. 3